| atea itxita leihotik begira | |
| gorriak ezpanak ilea urdina | |
| malko txiki bat zu gogoratzean | |
| irribarre handia zoriontasuna | |
| oker ibiliko naiz baina dena aldatu da | |
| oraingo geroa ez da izaten zena | |
| aldakorra naiz, agian buru arina | |
| hotz ta beroa une berean | |
| kea bezela airean | |
| hegan nabil gauean | |
| dantza luze batean | |
| mihazkatuz haizea | |
| horrela bada bizitza | |
| hartuko dut beti den moduan | |
| horrela bada bizitza | |
| beti aurrera egin beharko da | |
| aldakorra naiz, agian buru arina | |
| zuri ta beltza une berean | |
| kea bezela airean | |
| hegan nabil gauean | |
| dantza luze batean | |
| mihazkatuz haizea |